Gudarien plaza kamara eta fokuz bete zen atzo egun osoan. Wazemak umorezko saioaren esketx batzuk grabatu baitzituzten bertan. Anjel Alkain eta bere taldeak ikusmina piztu zuen, moldatutako furgoneta batean azaldu baitziren eliz atarira. Inguruko ikastetxeetako haurrak eta plazara hurbildu zirenek gozatu ederra hartu zuten, umorez betetako barrabaskeriak eta errodajearen trikimailuak ikusten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!