HERNANI Musika Eskolak antolatuta Pasaia Musikal Big-Band-en kontzertua entzun ahal izango da gaur Biterin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Taldea 1998 urtean sortu zen Eduardo Salvador musikariaren laguntzarekin.
Jazza eta inprobisazioa
Jazza eta inprobisazioa lantzen dute batez ere, Fran Berra Pasaia Musikal-eko irakaslearen zuzendaritzapean. Taldea, Pasaia Musikal-eko ikasle ohiek eta irakasleek osatzen dute. Banda gaztea hainbat jaialditan izan da: Musikaldian, Torrelavegako Ser jaialdian eta Donibane Lohitzuneko jazz jaialdian... Gaur, zortzi pieza joko dituzte guztira; esaterako, Jeff Taylor edo Sammy Nesticorenak.