Hernaniko Kooperazio taldeak hitzaldi ziklo bat antolatu datozen egunetarako. Gaur izango da lehenengoa: Palestina en la encrucijada izenarekin. Bertan, Victor Amado kazetariak hitz egingo du. Amado Ekialde Ertaineko gaien inguruan espezialista da. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Biteri Kultur Etxean. Bihar berriz, Euskadiko Frente Polisarioko ordezkaria izango da Hernanin, Sahara eta erreferendumaren inguruan hitz egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!