Enara Agirrezabala eta Ane Villaverde Gipuzkoako txapeldun infantiletan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 23a, 03:00

EIBARKO Unbe atletismo zelaian infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako azken jardunaldiak jokatu ziren igandean. Bertan, bi hernaniarren artean hiru domina ekarri zituzten.

Urrezko hiru domina
Enara Agirrezabalak salto hirukoitzean eta 80 metroan urrezko domina bana lortu zituen. Ane Villaverdek berriz 600 metroan irabazi zuen urrezkoa, karrera eder eta txukun bat egin eta gero. Agirrezabala eta Villaverdez gain, Hernaniko beste hiru atleta izan ziren Unbeko zelaian. Mirian Arrozpidek 1.000 metroan korritu zuen, Maddi Iradik 600 eta 220 metroan eta Izaro Auzmendik berriz 80 metroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!