Goizeko 11:30ak inguruan larrialdi kimikoetarako sirenek jo zuten, atzo, eta Ereñotzuko Txirrita ikastolan simulakroa egin zuten, benetako larrialdi baten aurrean hartu beharreko neurriak hartuta. Ume guztiak gela batetara eraman eta bertan egon ziren, larrialdia bukatu den seinalea entzun arte. Eskolako zuzendariak eta irakasleek ate eta leiho guztiak itxi eta irratia piztu zuten, protokoloak agintzen duen bezala. Gainera, SOS Deiak-en abisua jaso zuten eskolan bertan. Jaurlaritzako teknikari batek prozesu guztia gainbegiratu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!