Zelaia-Zubillaga eta Lizarralde-Romaratezabal sailkapeneko buru

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 23a, 03:00

BI -bitako Kronika pelota txapelketako partiduak aurrera doaz eta momentuan Zelaia eta Zubillaga pelotariak dijoaz sailkapeneko buru: 6 partidu jokatu eta 5 irabazita. Atzetik, Lizarralde eta Romaratezabal doaz, hauek ere 6 partidu jokatu eta 5 irabazita, baina aldeko tanto gutxiagorekin. Partiduak astero, normalean larunbat arratsaldetan, jokatu dituzte Tilosetan eta pelotariak gogor ari dira lehian txapela eta trofeoa lortzeko.

Seigarren txapelketa
Bi-bitako 6garren txapelketa da aurtengoa eta esan liteke giro polita sortu dela. Iazko txapeldunak izan ziren Santa Kruz eta Alkorta. 2004 eta 2003 urteetako txapelak Legarreta eta Ezeizak eraman zituzten. 2002an, Garmendia eta Zabalak irabazi zuten, eta 2001ean, Tutu eta Iturbek. Aurtengo txapeldunak San Joanetan jakingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!