Haur eta helduen danborradan izena emateko epea ireki du Santa Barbara elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 23a, 03:00

SAN Joanak hasteko hilabete justu geratzen da eta Santa Barbara elkarteak haur eta helduen danborradan izena emateko epea ireki du.

Helduen danborrada
Helduen danborrada ekainaren 23an izango da, gaueko 23:00etan. Bertan parte hartu nahi duenak soziedadetik pasa beharko du izena eman eta bestelako xehetasunak jakiteko. Santa Barbara elkarteak gogorarazi du iaz izan zela danborrerak danborradan atera ziren lehen aldia, eta animatu ditu herritar guztiak ekitaldian parte hartzera.

Haurren danborradan izen ematea eta entsaioak
Haurren danborradan izena eman nahi duenak telefono zenbaki honetara deitu dezake: 943 55 27 63. Danbor-joleak 1986 eta 1999 urte artean jaioak behar dute, galtza txuria eta larruzko gerrikoa eramango dute eta kasaka ez duenarentzat, soziedadea saiatuko da bat lortzen. Sukaldari eta kantinerak 2002 urtetik aurrera jaiotakoak izan behar dute. Entsaioak maiatzaren 30ean hasiko dira elkarteko lokalean, astelehen, astearte eta asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etan. Bestalde, danborradako antolatzaileek, bertan parte hartu izan duten haurren gurasoei eskatu diete, trajeak erabiltzeko asmorik ez badute, elkarteari uzteko, beste haurrek erabili ditzaten.

Etxeberriko danborrada
Etxeberriko soziedadeak ere jakinarazi du, soziedadea ordezkatuz, San Joanetako danborradan atera nahi duten haurrentzat entsaioak izango direla astelehenetik ostegunera 18:30etatik 19:30etara, bihartik hasita. Azaldu dute soziedadeak trajeak utziko dituela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!