Enpresa txiki eta autonomoentzako mintegietan azkena izango da biharkoa. 18:00etan Hernani Institutuan.
Enpresetako denbora eta baliabideak nola kudeatu eta zein baliabide dauden azaltzeko mintegia izango da bihar Hernani Institutuan, enpresa txiki eta autonomoei zuzendua. Miramon enpresa digitalak antolatu du eta bertatik jakitera eman dutenez, mintegiak arreta berezia jarriko die kostuak txikitzeko merkatuan dauden konponbideei .
Debaldekoa eta irekia
Orain arteko mintegi guztiak bezalaxe, doan izango da eta irekia, nahi duen guztiarentzat. Interesatuek izena eman behar dute Miramon enpresa digitalean eta horretarako hiru aukera dituzte:
l 943 74 73 14 telefonoa.
l cursos@miramondigital.com helbidean.
l www.miramondigital.com
web orria.
Azkeneko mintegia
Enpresa txiki eta autonomoentzako antolatutako mintegi ziklo bateko azkena da biharkoa. Diputazioak eta Jaurlaritzak lagundutako mintegiak dira Hernanin eta beste hainbat lekutan emandakoak, eta helburu nagusia dute enpresetako jendea sentsiblizatu eta prestatzea eta teknologia berriak erabiltzeko oinarriak jartzea, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!