Nazioarteko gatazkei buruzko hitzaldiak bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 22a, 03:00

KOOPERAZIO Taldeak antolatuta, lau hitzaldi izango dira Hernanin, bihar bertan hasita. Hitzaldietako bi Saharako egoerari buruzkoak dira, beste hitzaldi bat Palestinari buruzkoa eta laugarrena arabiar munduari buruzkoa. Lehenengo hitzaldia bihar izango da, Palestinari eta bertako egoerari buruzkoa. Hizlaria Victor Amado kazetaria da, Ekialde Ertaineko gaietan aditua. Hitzaldi guztiak 19:30etan dira, Biterin.

Asteazken eta ostegunean
Asteazkeneko hitzaldia Saharari buruzkoa izango da eta Frente Polisarioak Euskal Herrian duen arduradunetako batek emango du. Ostegunean, berriz, zibilizazioen arteko talka azalduko du Antoni Segura Mas, arabiar munduan jakitun denak.

Azkena datorren astean
Aurtengo hitzaldi zikloa itxiko duena Saharari buruzkoa izango da eta lurralde okupatuetako egoera azaltzea izango du helburu. Mohamed Salem izango da hizlaria, lurralde okupatuetako Frente polisarioko arduraduna. Hori datorren astean izango da.

Egitaraua 

  • Asteartea 23 ‘Palestina en la encrucijada’.
  • Asteazkena 24 ‘Sahara, ¿Sin referendum que?’.
  • Osteguna 25 ‘Choque de civilizaciones’.
  • Asteartea 30 ‘Sahara, Actualidad en los territorios ocupados’.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!