‘Txokolarte’ grafika esperimental taldeak margo bereziz jantzi zuen Chillida Leku

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 22a, 03:00

Ostegunean museoaren nazioarteko eguna izaki, atzo Txokolarte grafika esperimental taldearen lanak ikusteko aukera izan zen Chillida Lekun. Jendeak gauza desberdinak ikusi eta norbere barruko artista lanean jartzeko aukera izan zuen. Lehen orduan hasita, jendeak bere kamiseta edo horma irudia egiteko aukera izan zuen museoan bertan. Horrekin batean, grabatudantza ere izan zen Txokolarteko kideen eskutik: hiru dantzarik grabatu bereziak sortu zituzten beren hanka arrastoekin eta ondorenean museoko arboletan jarri zituzten zintzilik lan hauek, jendeak ikusi zitzan. Eguraldia lagun, jende dezente inguratu zen atzo Chillida Lekura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!