VIRGINIA Imazek beste behin ere hankaz gora jarri zuen Biteriko areto nagusia, Berdintasun Kontseiluak antolatutako Modelo Klowntrapublicitaria antzezlanean. Umorez eta ironiaz betetako bakarkako saioa eskaini zuen Imazek, telebistarako modeloa izateko casting batera aurkeztera dijoan emakumearen paperean. Modeloa izateko neurria ematen ez zuela eta bere burua neurtu zuen metro batekin; goitik behera, gerrialdea... eta hara non, metroa bere gorputzaren neurrikoa den! Emakumeen estereotipoez eta gizarte honetako beste hainbat erokeriaz barre egin zuen emanaldian Oihulari Klown taldeko kideak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!