TAOa jartzeko proposamena aztertuko dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 22a, 03:00

Bihar bilduko da Udaltzaingo Batzordea Udaletxean, 17:00etan eta TAOa edo OTA jartzeko proposamena aztertuko dute, besteak beste. Leber enpresak egin du herriko erdiguneko kaleetan aparkatzeagatik ordaintzeko proposamena. Ordainketa sistema hau ordu tarte jakin baterako izango da eta kale guztietan ez luke ez prezio eta ez denbora berdina izango TAO txartelak. Oraingoz, hasiera besterik ez da, eta bide luzea egin beharko du egitasmo honek, indarrean jartzerako. Horrez gain, Udaltzaingo plazarako azken proba eta udararako udaltzainak kontratatzea ere aztertuko dute biharko batzarrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!