Joan den asteburuan, Zurriolako lehenengo hondar boleibol torneoa izan da, eta Hernaniko lau bikotek hartu dute parte. Elena Jimenez eta Jaione Aranburu izan dira emaitzarik onena lortu dutenak, finaleraino sailkatuta. Finala Donostiako Intxausti-Gontzalez bikotearen kontra jokatu, eta 21-19 justu-justu galdu zuten hernaniarrek, partidu polita jokatuta. Laugarren postuan, berriz, Idurre Alfonso eta Urruñe Etxeberria hernaniarrak gelditu ziren. Torneoa puntuagarria da Euskadiko hondar boleibol txapelketarako eta froga hauetan osatuko da finalerako Ranking-a.