Txantxangorri elkarteak urteroko irteera antolatu du Cabarcenoko parke naturalera, 15 urtez azpiko gazteentzat. Aurtengoa XIV. edizioa da eta ekainaren 10ean dute egitekoa. Irteera goizeko 07:30etan izango da autobusean eta arratsaldeko 20:30etan egingo dute buelta. Gazte bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta 10 euro da inskripzioa. Bidaia udalak eta Txantxangorrik berak diruz laguntzen dute. Aurten ere, sariak izango dira argazki, idatzi eta pinturarik onena egiten duenarentzat, baina, ez da arrantza txapelketarik izango. Izena eman edo informazio gehiagorako Txantxangorritik pasa goizeko 11:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!