Eraikuntzan lan arriskuak prebenitzeko ikastaroak Hernani Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 18a, 03:00

Hernani Institutuan eman dute lan arriskuak prebenitzeko lehen ikastaro formatiboa, Osalan eta Confebaskek sortutako ikasgela iraunkorraren barruan. Lehen ikastaro honen barruan, margolari edo pintore talde batek hartu du parte, eta bukaeran diploma bat eman diete, formazioa bete dutela dioena eta 3 urteko balioa duena.

Egun bakarrekoa
Ikastaroak egun bakarrekoak dira, 6 ordukoak. Metodologia oso aktiboa da bideo, transparentzia, karta joko eta abarrekin, eta ikasleak bere ikuspuntua azaldu dezan pentsatua dago. Helburua da eraikuntza munduko langileak formatu eta mentalizatzea, beren lanean dituzten arriskuen gainean. Ikastaroak debaldekoak dira.

Langileei deia
Hernani Institutuak dei egin die sektoreko langile eta enpresariei, kurtsoa egitera animatu eta harremanetan jartzeko. Ordutegi eta eguna zehazteko erraztasun guztiak jarriko dituztela nabarmendu dute Institututik. Informazio gehiagorako 943 551958.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!