GAUR hasiko da 20garren Txalaparta Festa, ikus-entzuneko eta hitzaldi batekin. Urte hauetan txalaparta festek eman dutena bildu nahi izan dute gaurko emanaldian: izan diren saioak, eztabaidatu eta aurkeztutako gaiak, jotzen izan diren txalapartariak eta abar luze bat. Ikus-entzunekoak ordu eta laurden iraungo du eta aurkezten izango dira Juan Mari Beltran, urte guzti hauetan antolaketa lanean aritu dena, eta Kepa Ugarte, irudiART ikus-entzuteko enpresako kidea eta bideoa osatu duena. Emanaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
Bihar kontzertua eta Txalaparta Party Aparta
Txalaparta festak bihar jarraitu eta larunbatera arte iraungo du. Bihar arratsaldeko 19:30etan, Zestoako Ttakunpa taldearen kontzertuan, txalaparta Afrika, Kuba eta Andaluziako erritmo beroekin nahastuko dute. Hori guztia dantza afrikarrez lagunduta. Gauerdian Atxur tabernan, Txalaparta Party Aparta antolatu dute. Festarako, ordenadorez propio osatutako musika, eta zuzenean jotako hainbat musika instrumentu izango dira. Txalaparta bat jarriko dute eta animatzen denak inprobisatuz lagunduko dio musikari.
Saio nagusiak, larunbatean
Larunbat goizean, txalaparta partiturak idatzi, entzun, gorde eta ariketak egiteko programa informatikoa aurkeztu eta banatuko dute. Arratsaldean, txalaparta erromeria, afaria eta txalaparta saio nagusia antolatu dituzte.
20garren Txalaparta Festa
Maiatzak 18, osteguna
-20 Txalaparta Festen ekarpena,
hitzaldia, irudi emanaldia. Juan Mari Beltran
eta Kepa Ugartek aurkeztua.
Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Maiatzak 19, ostirala
-Ttakunpa taldearen eskutik txalaparta
emanaldia. Afrika, Kuba eta Andaluziako
erritmoak, txalaparta eta dantza. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
-Txalaparta Party Aparta. Gaueko 00:00etan, Atxur tabernan.
Maiatzak 20, larunbata
-Tailerra. Txalaparta klaseetarako prestatutako programa informatikoaren aurkezpena. Goizeko 11:00etan, Hernani Musika Eskolan.
-Txalaparta erromeria. Txalaparta saio libreak eta sagardo probatzea. Hernaniko Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale bueltan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Tilosetan.
-Herri afaria. Gaueko 21:00etan, Tilosetan. Segidan, Txalaparta Jaialdi Nagusia. Parte hartuko dute: Hernaniko Bertso Eskolak, zuaznabartarrek eta goikoetxeatarrek, Donapaleu eta Baigorriko txalapartariek (Iparralde), Zugarramurdi Sestaoko txalaparta eskolako kideek (Bizkaia), UTT Uharteko Txalaparta tailerreko kideek (Nafarroa), Arabako txalapartariek, Irungo txalapartariek eta Hernani Eskolako Ttakun Ttan Ttakun txalaparta taldeak.
Txalaparta festa gunean txalaparta merkatu txikia ere izango da.
(Euria ari badu larunbateko ekitaldi guztiak Atsegindegin egingo dira).