Ezker Abertzaleak deituta kontzentrazioa izan zen atzo arratsaldean Zinkoenean. Salatu nahi izan zuten enpresetako prebentzio falta eta horrek dakartzan ondorio larriak. Prekarietatea ere salatu zuten, izan ere, adierazi zuten Ubis enpresako istripuan zauritutako langileak subkontratatutakoak zirela. Administrazioaren inplikazio falta ere aipatu dute, ´prebentzio neurriak ez betetzea onartu eta beste alde batera begiratzen dutelako`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!