Kontzentrazioa egin zuten atzo Ubiseko langileek

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 17a, 03:00

Asteleheneko asanblean hala erabakita, kontzentrazioa egin zuten atzo Ubis enpresako langileek, ostiralean gertatutako istripua salatu eta zaurituetako langileei elkartasuna adierazteko. Atzo arratsaldeko 13:30etatik 14:30etara egin zituzten paroa eta kontzentrazioa, Ubis enpresa atarian, Lastaola poligonoan.

Atzo bilera
Kronikari esan diotenez, atzo zuten bilera egitekoa langile komiteak eta Ubiseko zuzendaritzak, istripuari buruz hitz egin eta segurtasun neurriak aldatu behar diren erabakitzeko. Komiteko kideek Kronikari esandakoaren arabera, langileak larritu egin ditu ostiraleko istripuak, arrisku haundia pasa zutela-eta.

Zaurituetako bi, Gurutzetan
Ostiraleko istripuan zaurituetako bost langileetatik biri egun berean eman zioten alta eta hirugarrenari egunotan diote ematekoa Quiron ospitaletik jakitera eman dutenez. JA.Z.D. 50 urteko sopelarra eta A.G.G. 60 urteko barakaldarra dira larrien zauritutako bi langileak eta biak Gurutzetako ospitalean jarraitzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!