‘Modelo Klowntrapublicitaria’ antzezlana gaur Biterin, Virginia Imazen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 17a, 03:00

BERDINTASUN Kontseiluak antolatuta, Modelo Klowntrapublicitaria antzezlana ikusteko aukera izango da gaur Biterin, Virginia Imaz antzezlearen eskutik. Publizitateko modelo izan nahi duen emakume bat da protagonista. Hernanira aukeraketa proba pasatzera etorriko da eta... Virginia Imazek zer pentsatua emango dio inguratzen denari, gaur eguneko gizartearen zenbait alderdi azalduko baititu. Oihulari Klown taldeak ohi duen gisan, sakon, baina, umorez landuko dute gaia. Antzezlana arratsaldeko 19:30ean hasiko da Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!