EZKER Abertzaleak deituta kontzentrazioa izango da gaur, arratsaldeko 19:30etan, Zinkoenean Prekarietateak hiltzen du. Lan istripurik ez erantzunik gabe lemapean. Kontzentrazio horren bidez, Ezker Abertzaleak salatu nahi ditu joan den ostiralean Hernanin, Gasteizen eta Larragan izandako lan istripuak.
Zaurituetako bat Gurutzetara
Donostia Ospitaletik jakinarazi dutenez, ostiraletik ospitale horretako Zaintza Berezietako Gelan zegoen 60 urteko A.G.G. langilea, Gurutzetako Erredura Unitatera eraman zuten igandean, bigarren graduko erredurekin eta pronostiko oso larria zuela. Ostiralean, bost langile zauritu ziren Lastaolako Ubis enpresan izandako leherketan. Horietako biri ostiralean bertan eman zieten alta eta beste hiruk ospitalean jarraitzen dute, horietako bik Gurutzetan, erredura oso larriekin. Hirugarrenak, aurpegi eta besagainean erredurak ditu eta hankako hezur batean frakturak, Quiron ospitaletik jakinarazi dutenez. Azaldu dute egun gutxi barru emango diotela alta.