Hernanik zortzigarren egin zuen atzo Getarian, Gipuzkoak trainerila txapelketan, bere tanda irabazita. Kiriko, Tolosa eta Ur kirolak taldeak zituen tandan eta hernaniarrak izan ziren onenak. Irabazle Orio izan zen, bigarren Hondarribia eta hirugarren Zarautz. Hernaniarrak pozik zeuden postuarekin, baina, denbora hobetu zezaketelakoan daude. Atzoko estropadarekin bukatu du denboraldia Hernanik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!