BOSTGARRENA ere ez lanarekin irabazi du Hernani Institutuak Bideo Digitalen Lehiaketa barruan 3garren saria. Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailan ari diren ikasleek egin dute lana eta Amaia Urzelai irakasleak lagundu die. Lehiaketa Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen V. Jardunaldian egin da, eta Berriztapen-Ideiak hezkuntzan lantzea da kontuan hartzen dena.
´Urtetako lanaren emaitza`
Hernani Institutuko arduradunak oso gustora daude jasotako sariarekin, ´berriztapen proiektuak lantzen urteak daramazkigu eta pozik gaude sariarekin, proiektu horiekin jarraitzeko animuak berrindartu egin dizkigulako`.