Euskadiko Kopa Hernanira, bigarren urtez jarraian

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 15a, 03:00

Hernanik Euskadiko Kopatik txanpaina edateko aukera du iaz bezalaxe, Getxoko taldeari finala 19-7 irabazita. Hernaniko bigarren taldea aritu da Kopa jokatzen denboraldian zehar, baina, finalean lehen taldeko zenbait jokalarik ere jokatu dute, Getxoko taldean bezalaxe. Lehen zatian 14-0 jarri zen Hernani irabazten, baina, deskantsu aurretik 14-7koa egin zuen Getxok eta hor izan ziren unerik larrienak. Bigarren denboran, ordea hirugarren entsaioa egin zuten hernaniarrek eta 19-7koa borobildu. Joko polita atera zuten bi taldeek eta partidua ikusgarria izan zen. Eibarren jokatu da finala aurten eta taldeko arduradunek Kronikari esan diotenez jendeak erlajatuta jokatu du eta partiduak aho zapore ona utzi die guztiei. Datorren denboraldiari begira, ez da seinale txarra. Aurtengoa nola bukatuko duten ez dago oso argi eta baliteke 7ko torneoa eta Baztangoa jokatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!