HERNANIK trainerila txapelketan bi estropada zituen asteburu honetan; atzo Orion eta gaur Getarian, baina ezin izango du bakar bat ere jokatu. Izan ere, taldeko bi arraunlarik arazoak izan dituzte asteburu honetan konpetitzeko, eta talde txikia izanik, ordezkorik gabe gelditu dira. Hernanik ilusio haundia zeukan trainerilen ligan itxura ahalik eta indartsuena emateko, ikusita, batelen liga izugarri txukuna egin dutela. Urte batzuetako hutsunearen ondoren, aurten lehenengo urtea du Hernanik konpetizioan.
Hurrengo asteburuan Gipuzkoako kopako estropada jokatuko da Zarautzen, eta ordurako taldea puntu-puntuan egotea espero dute taldeko arduradunek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!