Legazpin jokatuko da gaur Hernaniko IV. Sari Nagusia, Euskadiko koparen barruan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 14a, 03:00

Legazpiko tiralekuan, gaur 10:00etan hasita. Maiatzaren 20-21 eta 27an jokatuko dira Españako Foso Unibertsal eta Mini Foso txapelketak, Granadan eta Baldorban.

HERNANIKO Txirta elkarteak antolatuta, gaur jokatuko da Legazpin Hernaniko IV. Sari Nagusia, Foso Unibertsal kategorian eta Euskadiko Koparen barruan. 25 plateri tira beharko diote tiratzaileek eta irabazleak txapela, trofeoa, urdaiazpikoa eta ardo kaja irabaziko ditu. Izena Legazpin bertan eman liteke 25 euro ordainduta. Tiraldia 10:00etan hasiko da. Españako txapelketa datorren asteburuan. Foso Unibertsala. Datorren asteburuan jokatuko da Granadan Españako txapelketa, Foso Unibertsalean, eta Hernaniko Txirta elkarteak talde bat eramango du bertara. Foso Unibertsalean jokatzen den urteko txapelketa garrantzitsuena da Granadan jokatu dena, eta hain justu modalitate hori da Santa Barbaran praktikatzen dena; horregatik, Hernanik espezialista onak ditu modalitate horretan. 2004an adibidez, Valladoliden, irabazle gelditu ziren hernaniarrak. Txirta elkartea munduko txapelketan parte hartzeko taldea prestatzen ari da aurten, baina hori emaitzen arabera dago. Españako txapelketa hilaren 27an. Mini Fosoa. Maiatzaren 27an Baldorban jokatuko da Españako txapelketa, Mini Foso modalitatean. Hernaniarrek postu oso onak lortu izan dituzte aurreko urteetan, eta aurten ere, bertan izango dira, hiru talderekin. Aurreko bi urteetan taldekako bigarren postua lortu du Txirta elkarteak, eta iaz Jon Azpiazuk irabazi egin zuen txapelketa 100 plateretik 99 jota. Aurten ere aurreko urteetako arrakasta lortu nahiko dute Txirtaren izenean aurkeztuko diren hiru taldeek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!