ATZO eguerdiko 12:00etatik gaur eguerdiko 12:00-etara jarraian ari dira otoitzean, bakoitzaren , herriaren eta gizartearen arazoengatik, Hernaniko Kristau Ebanjeliko elizak Floridan duen lokalean.
Biblian oinarritua
Kristau Ebanjeliko Eliza, biblian oinarritzen da, Jesusek esandakoetan, eta eliza katolikoak dituen tradizioetatik aparte, taldeko kide batek Kronikari esandakoaren arabera. Jainkoa goratzen dute, otoi-tzean, musika bidez eta taldean bilduta. Hernaniko Kristau Ebanjeliko elizak, nahi duen guztia gonbidatzen du beraien lokalera, galdetu, musika entzun eta otoiz egitera. Hernanin, igandero biltzen dira 40 bat lagun, goizeko 11:00etan.
Atzo arratsaldean alabantza akustikoa
Atzo arratsaldean, jaungoikoaren Alabantza akustikoa egin zuten. Kristau talde honetan, gazte jende asko biltzen da eta otoitza ere beraien modura egiten dute, musikaz lagunduta adibidez: gitarra, bateria... Atzoko emanaldian, Donostia, Gasteiz, Santander, Bartzelona eta beste zenbait tokietako musikariak izan ziren eta lokala txiki gelditu zen, bildutako 100dik gora lagunentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!