Eskola dantza taldearekin amaitu da aurtengo Dantzari Festa

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 14a, 03:00

Atzo amaitu zen XI. Dantzari Festa, Donostiako Eskola Dantza taldearen ´Jardineros` emanaldiarekin. Arratsaldeko 19:00etan abiatu ziren dantzariak Urumea txarangak lagunduta Gudarien plazatik eta herriko kaleetan, jende asko atzetik zutela, hainbat dantza eskaini zituzten. Dantza kutsua izan du joan den astean Hernanik. Aurreko larunbatean hasi eta atzorarte egunero izan da erakusketa, antzerki edo dantza emanaldiren bat. Beste urte batez, arrakasta haundiko ekitaldia izan da eta aurten ere jende asko ibili da Dantzari Festan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!