HERNANIK 0-2 galdu zuen atzo Aretxabaletaren kontra, partidu gogorra jokatu eta gero. Saiatu faltan ez ziren geratu hernaniarrak, baina, Deba Goienekoek defentsa-lan ona egin zuten eta aldeari ondo eutsi zioten. Partidu hasieran aurreratu ziren aretxabaletarrak eta lehenengo zatia bukatzera zijoala sartu zuten bigarrena. Hernanik ez zuen etsi eta erasoan lan haundia egin zuten, baina, alferrik izan zen. Bigarren zatiaren erdialdera Asier Mingo bidali egin zuen arbitroak, bigarren txartel horia aterata, eta azken esperantza hortxe bukatu zen.
Denboraldi bukaera ona
Hernaniarrek denboraldi bukaera oso ona egin dute eta sailkapenean behetik gora etorri dira. Azken hiru partiduak irabazi eta oso postu onean gelditu nahi zuten hernaniarrek, baina, lehenengo aukera ez dute aprobetxatu. Azken bi partiduak Zestoa eta Aierru taldeen kontra dituzte eta saiatuko dira irabazten, kosta ala kosta. Zestoa jaitsiera postuetan dabil eta hil ala bizi aterako dira hurrengo asteburuan, Zestoan bertan.