‘La verdad oculta’ asteburuan Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 13a, 03:00

Asteburuan Biterin La verdad oculta filma jarriko dute. Aita matematika irakaslea du emakume batek, erotasuna eta argitasunaren artean bizi dena. Ikasle izandako mutil baten bisita jasoko dute, matematika irakaslearen nota artean garrantzizko datuen bila ariko dena. Aktoreak dira: Jake Gyllenhaal, Anthony Hopkins, Hope Davis eta Gwyneth Paltrow. Zuzendaria John Madden da. Gaur arratsaldeko 19:30etan eta gaueko 22:30etan; eta bihar arratsaldeko 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!