24 ordu otoitzean gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 13a, 03:00

Hernaniko Eliza Ebanjelikoak 24 ordu otoitzean ekimena antolatu du gaur eguerdiko 12:00etan hasita. Jakinarazi dutenez, bakoitzaren arazoak ez ezik, herriko gizarte arazoak izango dituzte gai, otoitz egiteko garaian. Igandean arratsaldeko 18:00etan alabanza underground egingo dute: leku ezberdinetako musikariek parte hartuko dute, otoitz musika bidez egiteko. Otoitz saioa igandean eguerdiko 12:00etan bukatuko da. Florida kaleko aurreneko zenbakian duten lokalean izango dira ekitaldiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!