Aurten ere mahai bueltan bildu dira Floridan jaio edo bizitako emakumeak, maiatzaren 6an egindako bazkarian. Emakume hauetako batzuk helduak dira dagoeneko eta beste asko kanpoan bizi dira. Elkarren arteko harremana ez galtzeko eta batak bestearen bizitzaren berri jakiteko hasi ziren bazkaria antolatzen, bi urtean behin, eta aurten ere bildu dira. 70 bat emakume bildu dira aurtengoan eta bazkari galanta izan dute: entremesak, entsalada epela, isatsa saltsan eta marrubiak. Bazkalondorenean berriketan gustora aritu ziren. Bi urte barru berriz bilduko dira.