HERNANI Euskadiko Kopako finalera pasa eta iazko garaipena errepikatzera joango dira bihar Landareko errugbilariak Eibarko Unbe zelaira. Aurrean baina, kontrario arriskutsu bat izango dute, Getxo Artea.
Irunen kontra irabazi
Final erdia aurreko astean jokatu zuten Joxe Elosegi eta Jon Iraolaren mutilek. Irun nahiko erraz hartu zuten menpean (32-5), baina partidu kaxkarra izan zen eta bigarren denboran lortu zuten diferentzia hori markatzea. Bestalde, hainbat jubenilekin osatu du Hernanik nagusien mailako taldea.
Getxo, arriskutsua
Biharko partidua ez da erraza izango. Getxo Artea talde arriskutsua da, Ohorezko mailan jokatzen duten errugbilariak azaldu baitaitezke Unbeko finalera, eta horrek zaildu egingo lizkioke gauzak Hernaniri. Iaz, Hernanik Euskadiko Kopa bereganatzea lortu zuen, Zarautzen jokatutako finalean Bilbori 58-20 irabazi eta gero. Aurten ere denboraldia modu horretan bukatu nahi lukete hernaniarrek. Finala 12:15etan hasiko da.