Hiru partiduren faltan, hirugarrenari hiru puntu kendu nahi dizkio Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 13a, 03:00

HERNANIK txukun bukatu nahi du denboraldia, eta falta diren hiru partiduetan ondo jokatuta, ahalik eta puntu gehien lortzea du helburu. Joan den asteburuan irabazi egin zuten David Muñoz-en mutilek, Touring-en kontra. Hala ere, ez zuten nahi bezalako jokoa egin eta kostata atera zuen Hernanik partidua aurrera, azkeneko minutuetan. Joseba Portillok sartutako gol batek eman zion garaipena Zubipeko taldeari. Aretxabaleta hirugarren Gaurko partidua etxean izango da eta zaletuen animoak jasotzeko aukera izango dute txuriberdeek. Baina ez da partidu erraza izango, aretxabaletarrak hirugarren baitijoaz sailkapen nagusian, 65 punturekin. Liderretik bost puntura bakarrik egonik, irabazteko asmo guztiarekin etorriko dira Hernanira. Partidua arratsaldeko 16:30etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!