Gas instalazioen errebisioan iruzurra izan litekeela jakitera eman du kontsumitzaile bulegoak

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 12a, 03:00

Kontsumitzaileen Informazio bulegoak jakitera eman du Hernanin badabilela enpresa bat gas instalazioentzako errebisioa eta mantenimendu kontratua eskainiaz. Iaz irregulartasun ugari izan zirela azpimarratu du eta zera jakin arazi nahi die gas naturala eta butanoa erabiltzen dutenei:
- Gas instalazioaren azterketa 5 urtean behin egin behar du butanoa duenak eta 4 urtean behin gas naturala duenak. Nahi den enpresa aukeratu liteke horretarako, baina, Eusko Jaurlaritzaren baimena behar du.
- Kontsumitzaileak instalatzaileari aurrekontua eskatzeko eskubidea du.
- Ordainketa, azterketa lana amaitzean egin behar da eta faktura eta azterketaren ziurtagiria jaso behar ditu kontsumitzaileak.
- Instalazioen mantenimendua ez da derrigorrezkoa, nahi bada egiten da.
- Hamar urtez behin erreguladorea aldatzea ez da derrigorrezkoa. Zalantzak argitzea Inongo zalantzarik duenak Udaleko Kontsumitzaileen Informazio bulegora jo lezake informatzera (Sandiusterri 1), edo bertara deitu (943 55 78 54) edo Udaltzaingora (943 33 70 00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!