Agustinetako inaugurazio kontzertuetan bigarrena izango da gaur, Jose Ignacio Ansorena txistu jolea eta Koro Saenz organo jolearen eskutik. Izen haundiko bi musikari hauek zortzi obrako egitaraua prestatu dute gaurko eta organo hutsez edo organo eta txistuz jotako lanak izango dira. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Ansorenatarrak eta txistua
Jose Ignacio Ansorena txistulari famatu da eta Hernani eta txistuarekin lotura estua duen Ansorena familiako kidea. Ibilbidean sariketa asko irabazia da, Donostiako Txistulari bandako zuzendaria, txistu gozoa metodoaren sortzailea eta abar luze bat. Ansorenatarrek hamaika aldiz jo izan dute txistua Hernanin eta gaur oinordeko famatu baten txanda izango da.
Organo emanaldia
Koro Saenz izango da organoan, ibilbide luzeko musikaria hau ere. Gaur egun irakasle lanak eta piano eta organo kontzertuak tartekatzen ditu. Bihar larunbata, bestalde, Joxan Goikoetxea akordeoilari hernaniarra ariko da bakarka, inauguraziorako antolatutako hirugarren eta azken kontzertuan.