aurreko igandean, Gipuzkoako Jubenil Mailako Amateur Txapelketa egin zen Arrasaten. Hernaniko gimnastek emaitza onak lortu zituzten bertan, eta hainbat domina ekarri zituzten etxera.
Bi sari taldeka, eta banaka beste bat
Hernani A taldeak bigarren postua lortu zuen ´A` mailako konpetizioan. Hernani B berriz, garaile izan zen bere mailan. Bestalde, bakarkako konpetizioan ere irabazi zuten beste dominarik. Gorane Iturraldek zilarrezkoa lortu zuen, ´B` mailan bigarren geratu eta gero. Bihar Astigarragan, eskolarteko txapelketa Bihar, gimnasia erritmikoko lehiaketa gehiago izango dira Astigarragan. Zehazki, Gipuzkoako ´B` mailako eskolarteko txapelketa izango da. Goizean, kadete eta infantil mailan arituko dira eta arratsaldean alebin mailan.