Arrantzale gazteek 14 amurrain harrapatu zituzten, Txantxangorriko lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 11a, 03:00

Txantxangorri elkarteko arrantza txapelketa jokatu berri da, heldu eta gazte mailan. Helduen mailan 5 parte hartzaile izan dira, baina, ez dute lortu erreglamenduzko amurrain bakar bat ere harrapatzerik. Hamalau urtez azpiko kategorian berriz, zazpi lagunek hartu dute parte eta hauentzat Diputazioko guardek eta antolatzaileek amurrainak askatu zituzten Landare parean. Zazpi parte hartzaileek lortu dute amurrainen bat harrapatzea eta guztientzat izan da sariren bat. Lehen postua Iñaki Gaztañagak lortu du, 5 pieza eta 1.003 gramorekin; bigarrena, Enero Noriegak, 5 pieza eta 966 gramorekin; eta hirugarren Julen Colladok, 4 pieza eta 894 gramorekin. Ondoren gelditu dira Andrea Cabrera, Axier Tejada, Manex Cabrera eta Borja Polaina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!