Saharako haurrak etxean hartu nahi dituzten familiek bilera dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 11a, 03:00

Saharako haurrak udara bakean pasa dezaten Oporrak Bakean 2006 egitasmoa jarri dute martxan zenbait herritan eta Hernaniko familiek aukera izango dute uztaila eta abuztuan saharako haurrak etxean hartzeko. Errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren neska mutilak dira, 7-12 urte bitartekoak eta oinarrizko beharrak dituztenak. Udal ordezkarien hitzetan, egitasmoaren helburua da haurrak zonalde gatazkatsutik ateratzea ´beste toki eta balore batzuk ezagutu ditzaten`. Horrez gain, bi herrien arteko lotura indartzeko ere balio du egitasmoak eta baita hango eta hemengo neska-mutilen harremana estutzeko ere.

Eskaera gutxi
Orain artean bi familiak eman dute izena arduradunek Kronikari esan diotenez eta horrek esan nahiko luke geroz eta haur gutxiagok izango lukeela udara-pasa Hernanira etortzeko aukera. Dei egin die herritarrei animatu eta konpromisoa hartzera, Saharako haurren eta bertakoen mesederako izango delako. Izena emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da. Gaur berriz, bilera informatiboa izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!