Dobera Euskara elkarteak autobusak jarriko ditu datorren
igandean Herri Urratsera joateko eta izen emateko azken
eguna osteguna da. Irteera goizeko 09:00etan izango da Hernanitik eta buelta, 19:00etan Senperetik. Txartelak hartzeko Doberatik pasa (Larramendi 11, behea) goizetan 09:00-13:00
eta arratsaldetan 16:00-19:00. Prezioa 9 €. Doberak jakitera eman du bere erantzukizuna autobusak antolatzea dela
eta ordutegiak beteko dituela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!