Isuri toxikoentzako alarmen inguruan hitzaldia enpresentzat

Kronika - Erredakzioa 2006ko maiatzaren 10a

Informazio-hitzaldia izango da gaur, eguerdiko 12:30etan Udaletxean, enpresetan isuri toxiko bat izango balitz abisua pasatzeko jarriko diren sirenen inguruan. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako arduradunek herriko enpresei zuzendutako hitzaldia da eta modu honetara informazio neurriak hartu ahal izango dituzte enpresek eta beren planetan hemen emandako gomendioak sartu. Udaleko Ingurumen eta Babes Zibileko arloek dei egin die herriko enpresetako segurtasun gaietako arduradunei hitzaldi horretara joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!