Urteurren afaria giro onean joan da Ereñotzuko Ur Mia elkartean

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 10a, 03:00

Maiatzeko lehenengo larunbatean izaten da urtero Ur Mia elkarteko urteurreneko afaria eta aurtengoa ere giro onean ospatu zuten, joan den larunbatean. Afarian 65 bat lagun elkartu ziren eta afal ondoan 41garren mus txapelketako sariak banatu zituzten. Aurtengo irabazle Arkaitz Santa Kruz eta Aitzol Zerain izan dira; bigarren, Aitor Caloca eta Jon Mari Beasain; hirugarren, Joxe Lasarte eta Arnaitz Lasarte; eta laugarren Felix Etxenike eta Javier Oskoz. Aurtengo edizioan 18 bikotek hartu dute parte, eta azken hilabete inguruan jokatu dituzte partidak, Ur Mian bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!