Xabier Lareki euskal iheslari politikoa martxoaren 4an atxilotu zuen polizia frantziarrak, Donibane Lohizuneko kontrol batean eta atzo izan zuen estradizio epaiketa, Paueko epaitegian. Epaiketaren erabakia maiatzaren 19an emango dute. Atzoko berrien arabera, prokuradorea Larekiren aurkako estradizioaren alde agertu da. Xabier Larekik berak epaiketan esan zuen 2002an atxilotua izan zela eta aske utzi zutela bere kasua preskribitua zegoelako. Xantiana Cachenaut abokatuak ere kasuak preskribitua behar duela azpimarratu zuen. Bestalde, Larekik salatu zuen ´agintari frantziarrek egiten duten errepresioaren erabilera`.
Mobilizazioak Hernanin
Hernanin mobilizazioak izan dira atzo eta herenegun estradizioa salatzeko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduek deituta.