Goiz Eguzki jubilatu etxean hitzaldia dute gaur artikulazioetako desgasteari buruz, arratsaldeko 17:00etan. Joseba Muñoz adituak emango du hitzaldia eta bertan azalduko du desgasteak zer diren, minari aurre nola egin, zein ariketa diren komenigarri eta hezur eta giharrekin lotutako zer beste arazo dauden. Hitzaldia Kutxak antolatu eta Nazaret zentroak laguntzen du. Irekia da interesa duen guztiarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!