Hiri eta errepideetan ibiltzen ikasteko programa jarri dute martxan ikastetxeetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 10a, 03:00

Hernaniko ikastetxeetan bide-hezkuntza programa bat jarriko da martxan 2006-2007 ikasturtean, baina, dagoeneko lehen urratsak ematen hasi dira. Helburua da ikasleek hirian eta errepideetan nola ibili eta nola jokatu ikastea, eta arrisku egoerak edo portaera okerrak ebitatzeko gazteak heztea. Horretarako, betebehar eta gomendioak emango zaizkie ekimenean parte hartuko duten 1.000 haur ingururi, oinezko, txirrindulari edo bidaiariek kontuan hartu beharreko gaiak landuta.

Bi Udaltzain lanean
Ramon Aizpiolea eta Jose Ignacio Retegi Hernaniko Udaltzainak ikastetxez ikastetxe dabiltza programa aurkezten eta ikastetxeek gaiaren inguruan duten interesa aztertzen. Asmoa da datorren ikasturtean jartzea martxan programa, irailean bertan, herriko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin. Teodoro Zuloaga Udaltzain buruak argitu duenez ´mugikortasuna, jasangarritasuna eta oro har, ingurumena bezalako gaiak landuko dira; dena osotasun bat delako. Agenda 21ekin elkarlanean aritzeko asmoa ere badugu`. Teoria emateaz gain, haurrekin eskolatik kanpo ere aterako dira, bidegurutzeak, seinaleak eta abar ikasteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!