Artikulazioetan desgastea sortzen denean nola jasan eta zer egin litekeen azaltzeko hitzaldia izango da bihar, Goiz Eguzkin. Joseba Muñoz aditua izango da hitzaldia emango duena eta helburua da erakustea zerk sortzen duen desgastea eta zer egin litekeen ezina arintzeko. Kutxako gelak antolatu eta Nazaret zentroak lagunduta izango da hitzaldia. Bihar, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan.
Bost puntuko programa
Hitzaldiak bost puntu nagusi izango ditu:
1) Zergatik sortzen dira desgastea eta artrosia?
2) Zein gaisotasun erreumatiko garrantzitsu gehiago daude?
3) Ondorioak arintzeko moduak (mina, ezintasuna, gogortasuna...).
4) Mugimendua eta elastizitatea hobetzeko ariketak.
5) Hezur eta giharretako beste arazo batzuk.