Martindegiko etxeetan lapurreta asko izaten ari dira egunotan

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 10a, 03:00

Martindegiko bizilagunek salatu dutenez, lapurreta asko izaten ari dira auzoko etxeetan egunotan. Dirudienez, auzotik aparte xamar gelditzen diren etxe eta baserrietan ari dira sartzen eta bertan dirua, pitxiak, bideo kamarak, ordenagailu portatilak eta horrelakoak bilatzen dituzte, eta ez lanerako erremintak eta antzekoak. Etxe askotan sartu dira azken egunetan, eta badira behin baino gehiagotan sartutako etxeak ere. Bizilagunek nabarmendu dute edozein ordutan gertatzen direla lapurretak, goiz nahiz arratsalde, eta etxean inor ez dagoenean. Lapurrek inor ez dagoen momentua aprobetxatu eta azkar egiten dute lapurreta, etxekoak bueltatzerako. Auzotarrek diote salaketak sartu dituztela, baina, egoerari inongo erremediorik ez zaiola jarri orain artekoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!