Zeramikari buruzko zilegi eskola bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 9a, 03:00

AEK euskaltegian ikastaroak egiten dituzte, Zilegi Eskolak izenarekin eta interesatua dagoen guztiarentzat irekiak izaten dira. Maiatzean bat baino gehiago izango dira eta bihar bertan zeramikakoa hasiko da. Lau egunetakoa izango da, maiatzaren 10, 11, 18 eta 25. Ordutegia da, 14:30etatik 16:30etara. Horrez gain, Sendabelarrei buruzko beste Zilegi Eskola bat ere maiatzaren 15ean hasiko da eta goizetan dute ematekoa 09:15etatik 11:15etara. Horiez gain, maiatzean, udako sukaldaritza bejetarianoa eta sendabelarrei buruzko saioak izango dira. Izen ematea AEK euskaltegian bertan egin behar da, Larramendi 11n.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!