Txalaparta Festa maiatzaren 18, 19 eta 20an izango da ostegun, ostiral eta larunbatean. Aurten 20garren edizioa du festak eta ikus-entzuneko berezi bat prestatu dute okasiorako. Emanaldia maiatzaren 18an izango da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan eta aurkezten Juan Mari Beltran eta Kepa Ugarte izango dira. Emanaldira joaten denak Txalaparta Festaren 20 urteko ibilbidea ikusteko aukera izango du.
Ostiral eta larunbat
Maiatzaren 19an Ttakunpa taldearen emanaldia eta Txalaparta party aparta izango dira; eta 20an, programa baten aurkezpena, erromeria eta ekitaldi nagusia izango dira.