Frank T, Front 242, Orishas eta Sargento Garcia Play-en izango dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 9a, 03:00

Joan den ostiralean, Gentleman eta Beres Hammondek emandako reggae jaialdian 1.500 pertsona hurbildu ziren Play aretora.

PLAY aretoan izen haundiko taldeak ikusteko aukera izango da, ekaina bitartean, Frank T, Front 242, Orishas, Hablando en Plata eta Sargento Garcia taldeekin kontzertuak lotuta baitituzte. Frant T maiatzaren 19an izango da aretoan, hip hop musika jaialdian, Standar Bombo Kaja talde donostiarrarekin batean. Kontzerturako sarrerak aldez aurretik 10 euro balio ditu eta takillan bertan 12 euro. Front 242k, 80ko hamarkadako Belgikako talde mitikoak, maiatzaren 27an joko du musika elektronikoaren inguruko jaialdian. Taldearekin batean Boris Divider live, Miguel Mendoza eta Demianen musika entzuteko aukera izango da. Orishas talde kubatarrak aldiz ekainaren 2an joko du eta jarraian sound systema izango da festari jarraipena emateko. Sarrerak 22 euro balio ditu; aurretik 18 euro. Hablando en Plata hip hop estiloko taldea ere Play aretoan izango da ekainaren 3an. Sargento Garcia ikusteko aukera ekainaren 16an izango da, Bad Sound System-ek emango dio jarraipena festari.

Reggae jaialdi arrakastatsua Ostiralean, Gentleman eta Beres Hammondek reggae kontzertua eman zuten eta jarraian Sound Systemak izan ziren. 1.500 bat pertsona joan ziren ikustera bai ingurukoak eta baita urrutitik etorritakoak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!