Maiatzaren 14an Senperera joateko autobusa jarri du Doberak

Kronika - Erredakzioa 2006ko mai. 8a, 03:00

Maiatzaren 14an Herri Urrats ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Dobera Euskara Elkarteak autobusa jarri du hara joateko eta txartelak salgai daude maiatzaren 11 arte. Txartelak erosteko Doberako bulegotik pasa behar da ordutegi honetan: 09:00-13:30 eta 16:00-19:00. Autobusa goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!